Bederatzi te kikara basamortu ertzean

Gari Berasaluze

Saharako errefuxiatuen kanpalekuak ezagutzeko begiradak eta solasaldiak

Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzak antolatutako bidaietan, ehunka lagunek bisitatzen dituzte urtero Saharako errefuxiatuen kanpalekuak, neguan eta udaberrian. Udan haur sahararrak hartzen dituzten familiak, elkartasuna bideratzen ahalegintzen diren elkarteak, edo babes politikoa zabaldu nahi duten lagunak heltzen dira basamortura. Ez sinesteko moduko istorioak gordetzen dituzte askok isilpean. Samurtasuna lau haizetara. Kanpalekuetan, askatasunaren zain dagoen herria aurkitzen dute. Noizbait Marokok lapurtu dien lurraldera itzultzeko esperantza galdu gabe, basamortuan aldi baterako 40 urte daramatzan errepublika. Kronika hau 2014ko abenduan egindako bidaiaren isla da. Ehunka bidaiarietako baten begirada besterik ez. Orrialde hauetan barrena Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa zer den eta errefuxiatuen kanpalekuetan nola bizi diren ezagutuko duzu. Bederatzi egun. Bederatzi gau. Bederatzi te kikara basamortu ertzean, ezer eduki gabe ere dena eskaintzeko gai den eta munduko irribarrerik ederrenak dituen herrian.

book-cover

Book Description